Zapatuan egingo da Eibarko Sarek antolatutako Berakatz Zopa Txapelketaren bosgarren edizioa

Zapatuan egingo da Eibarko Sarek antolatutako Berakatz Zopa Txapelketaren bosgarren edizioa
2022/11/15 eta kitto!
Azaroaren 19an, zapatuan egingo da Eibarko Bosgarren Berakatz Zopa Txapelketa, Eibarko Sarek antolatuta. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko elkarteko ordezkariek Arrate Kultur Elkartean egindako aurkezpenean aurreratu zutenez, txapelketa Untzaga plazan izango da, 11:30ean hasita, eta parte hartu nahi dutenek aurretik eman beharko
dute izena, Buenos Aires tabernan. Bete beharreko baldintzak ere bertan kontsultatu daitezke. Hiru onenentzat sariak egongo dira: 150 euro eta txapela lehenengo geratzen direnentzat, 100 euro bigarrenentzat eta 50 euro hirugarrenentzat.