Javier Gorosabel Urkia deitu diote asteroide bati, astrofisiko eibartarra gogoan

Javier Gorosabel Urkia deitu diote asteroide bati, astrofisiko eibartarra gogoan
2017/02/20 eta kitto!
Nazioarteko Astronomia Elkarteak, Iruñeko Planetarioak eta Espainiako Astronomia Elkarteak hala eskatuta, Javier Gorosabel Urkia astrofisiko eibartarren izena jarri diote gure eguzki-sistemako asteroide bati. 2015eko apirilaren 21an, gazte hil zen arren, oso ibilbide emankorra eta oparoa egin zuen Astrofisikan eta gamma izpien eztanden ikerketan egin zuen lanak mundu mailan garrantzi handiko erreferentzia da.

asteroidea