Jazinto Olabe Ludotekakoek Arimen Gaua ospatzeko koko-eskea egingo dute gaur

Jazinto Olabe Ludotekakoek Arimen Gaua ospatzeko koko-eskea egingo dute gaur
2019/10/31 eta kitto!
Arimen Gaua ospatuko dute gaur Jazinto Olabeko Ludotekakoek eta, horretarako, 18:30ean elkartuko dira Jazinto Olabeko plazan, "izara zaharrak jantzi eta auzora gozoki eske irtetzeko". Ekitaldian parte hartzeko eurekin bat egitera animatzen diren guztiak ongi etorriak izango direla aurreratu dute.