Joaquin eta Alberto desagertu zirela 50 egun betetzen direla kazerolada deitu dute gaurko, 20:30ean

Joaquin eta Alberto desagertu zirela 50 egun betetzen direla kazerolada deitu dute gaurko, 20:30ean
2020/03/27 eta kitto!
Zaldibarren, Verter Recycling enpresaren hondakindegian luizia gertatu eta bertan lanean ari ziren Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze desagertu zirela 50 egun bete dira gaur eta, hori gogoratu eta protesta egieko, Zaldibar Argitu plataformak kazerolada deitu du gaurko, 20:30ean. Ondoren, etxeko leiho eta balkoietan bi kandela ixotzeko deia egin dute. Horrekin batera, desagertutako bi langileak aurkitzeko ahaleginak areagotzea eskatu die plataformak erakundeei: “Egoera hau tragedia bat da familientzat, senideen galera, inpotentzia eta konfinamendua jasaten ari baitira”.

irazabal

Bestalde, koarentenak dirauen bitartean, ostegunero Joaquin eta Alberto gogoratzeko kartel eta marrazkiak egitera animatu nahi dituzte herritarrak Zaldibar Argitu plataformako kideek, 20:30ean balkoi eta leihoetatik zintzilikatzeko. Eta sare sozialak ere mezu berarekin bete nahi dituzte: jendeak egiten dituen kartel eta marrazkien argazkiak igotzeko eskatu dute, #zaldibarargitu eta #joaquinetaalbertogogoan traolak erabilita.
zaldibargogoan