Josebak, Mireiak eta Naiak #nikEibarrengastaukot kanpainarekin bat egin dute

Josebak, Mireiak eta Naiak #nikEibarrengastaukot kanpainarekin bat egin dute
2020/04/24 eta kitto!
Behin eta berriz ari gara entzuten hau luzerako doala, ez dela erraza izango... Baina mezu positiboak entzutea ere beharrezkoa da, nola egingo dugu aurrera, jasotzen ditugun mezuak beti ezkorrak, badira? Lortuko dugula aldarrikatu nahi dugu, ezin digutela ilusioa ere lapurtu, lan egiteko gogotsu eta prest gaudela eta hau amaitzen denean, denok elkarrekin egingo dugula aurrera.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Herria bizirik egon dadin ezinbestekoa da herrian gastatzea, baditugu tabernak, jatetxeak eta era askotariko dendak,  baina garrantzitsuagoa den zerbait ere badugu: kalitatea, ez bakarrik produktuetan batez ere giza kalitatea dugu. Gora gure dendariak, tabernariak, sukaldariak, ekintzaileak... lortuko dugu!

Aupa Joseba, Mireia eta Naia! Zuen konpromiso eta irribarreak aurrera eramango gaitulako!