Juanjo Alvarez Ikaskuntza Saria Armeria Eskolako Ondo Egindako Lanean izan zen

Juanjo Alvarez Ikaskuntza Saria Armeria Eskolako Ondo Egindako Lanean izan zen
2017/02/03 eta kitto!
Nazioarteko Zuzenbideko katedratikoak politika, unibertsitatea, Europa, baloreak eta baita foballa ere izan zituen mintzagai atzo Armeria Eskolan egin zen ekitaldian. Orain dela urte batzuk Eibar FTko jokalari izandakoak Armeria Eskolak antolatutako Ondo Egindako Lanaren azken saioko protagonista izan zen, Jose Ignacio Ansorena txistulariak egin zizkion galderei erantzunez. Ikaskuntza Saria irabazi zuen Alvarez zumaiarrak 30 urte eman ditu unibertsitatean klaseak ematen eta UNEDeko zuzendaria ere izan zen. Detaile berezi modura, Ansorenak dantza bat eskaini zion ekitaldiaren amaieran.