Kabia Teatrok "Alicia después de Alicia" antzezlana taularatuko du barixakuan

2018/01/16 eta kitto!
Kabia Teatro taldeak “Alicia después de Alicia” lana taularatuko du Coliseoan barixakuan, 20:30ean. Borja Ruizek zuzenduta, lan honetan parte hartzen duten antzezleak Haizea Aguila, Florentino Badiola, Karol Benito, Yolanda Bustillo, Maria Gorizelaia, Javier Liñera eta Juana Lor dira. Lanak agertoki bakarrean batzen ditu irudien animazioa eta 7 aktoreren interpretazioa, biolinista baten barneko munduan murgiltzeko: Alizia. Haren bizitzako momentu kritiko batetik abiatuta, Aliziak bere grinez galdetuko dio bere buruari, beharraren eta ametsen artean noizbehinka sortzen den kontraesanaz eta haurtzaroko idoloen suntsipenaz. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).

https://vimeo.com/232350969