Kaleak apaintzeko argiak ixotuta hasi dute Gabonetako kanpaina dendariek

Kaleak apaintzeko argiak ixotuta hasi dute Gabonetako kanpaina dendariek
2016/11/28 eta kitto!
Gabonetako kanpainari ekin diote gaur herriko merkatariek, kaleak apaintzeko ipini dituzten argiak pizteko ekitaldian: udaleko ordezkariekin batera, Eibar Merkataritza Gune Irekiko dendari eta ostalariek ere hartu dute parte Eibarko Bizikleta Plazan egin den ekitaldian eta, argiak piztu eta jarraian, umeentzat musika eta dantza saioa eta txokolate-jana egin dituzte. Gabonetako argiek 47.000 euroko gastua izango dute aurten (udalak 34.800 euro ordainduko ditu eta gainontzekoa Eibar Merkataritza Gune Irekiak ipiniko du).

gabon-argiak-2 gabon-argiak-5gabon-argiak