Kantabrian hil den mendizale eibartarraren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da

Kantabrian hil den mendizale eibartarraren aldeko hileta elizkizuna bihar izango da
2018/09/23 eta kitto!
Jon Gorosabel, 55 urteko eibartarra atzo arratsaldean hil zen Kantabrian, 'Pasada de Picayo' ibilbidea egiten ari zela, amildegi batetik erori eta gero. Mendizale eibartarra lagunekin batera zegoen istripua gertatu zenean eta, azaldu dutenez, pasabide estu batean estropezu egin eta 250 metrotik behera amildu zen. Istripua gertatu eta berehala larrialdi zerbitzuei deitu arren, erreskatatu zutenean hilda zegoen jada. Bere aldeko hileta elizkizuna bihar (astelehena) izango da, 19:00etan San Andres parrokian.