[12. IBILBIDEA] Flysch-aren ibilbidea

[12. IBILBIDEA] Flysch-aren ibilbidea
2021/08/17 07:00
eta kitto!
GR 121 E05 / 13,4 km / Debatik Zumaiara

Deba eta Zumaia arteko ibilbide hau Gipuzkoari bira ematen dion GR-121aren laugarren etapa da. Kostaldeko zati hau balio geologiko eta biologiko handiko eremua da, eta paisaiaren ikuspegitik ere garrantzi nabarmena du. Biotopo babestua izendatua, Euskal Kostaldeko Geoparkearen barruan dago. Interes puntuak: Santa Katalina ermita, Aitzuriko kobazuloak, Andutzeko faila, Mendatagaina, Sakonetako marearteko zabalgunea, San Sebastian eta Elorriagako ermitak, Algorri, Itzurun hondartza...