130 eibartar Behobia-Donostiaren urrezko ezteietan

130 eibartar Behobia-Donostiaren urrezko ezteietan
2014/11/10 00:00
eta kitto!

Gure herriko 130 atleta helmugaratu ziren atzo goizean (domeka, azaroak 9) Behobia eta Donostiaren artean jokatutako maratoi erdian, euren artean 17 emakumezko. Probaren 50. edizioan 26.428 korrikalari helmugaratu ziren eta irabazleak Jose Carlos Hernandez kanariarra (1h:01:37) eta Vanessa Veiga galiziarra (1h:09:58) izan ziren. Pello Osoro izan zen Eibarko lehena, 101. postuan eta bigarrena promesen artean, Aitziber Urkiola 1.733. postuan amaitu zuen eta 21. emakumezkoa izan zen, eta Imanol Elkoroberezibar, 10.084. postuan, hirugarrena izan zen desgaituen artean.
Eibartarren sailkapena eta proban egindako denbora ikusteko hemen klikatu (bilaketa egiteko Eibar idatzita).