[17. IBILBIDEA] Mendaro goitik behera

[17. IBILBIDEA] Mendaro goitik behera
2021/08/24 eta kitto!
PR-Gi 42 / 6,7 km / Mendaro inguruan

Kilimon bailarak, Haranerreka izenaz ere ezaguna dena, ibilbide lau eta atsegin bat eskaintzen du, bertako fauna eta landaretzaz betea. Inguru honetan ere ondare arkeologiko interesgarria aurkituko dugu, Lizarrolako koba edota Lasalde dorretxea adibidez. Interes puntuak: Trinidadeko baseliza, Lasaldeko dorretxea, Lizarrolako koba eta iturria, Kilimon aranaren irteerak, Garagartza Kontzepzio eliza...