21 eibartar Donostiako Maratoi egunean

21 eibartar Donostiako Maratoi egunean
2015/11/30 eta kitto!

Euretako 11 atleta maratoi osoan hartu zuten parte, seik maratoi erdia egin zuten eta beste lauk 10 kilometroko proba. Maratoian 2.972 atletek amaitu zuten proba eta Kipchirchir keniarra (2h13'56'') eta Matea Matosevic kroaziarra (2h45'25'') izan ziren irabazleak. Maratoi erdian Lars Sodergard suediarra (1h05'38'') eta Fabiana Lafuente espainiarra (1h16'20'') nagusitu ziren, Pello Osoro eibartarra zortzigarren sailkatuz. Eta, azkenik, 10 kilometroko lasterketan, Angleteko J.C. Daribarne (30'22'') eta Newcastleko D. Hodgkinson (36:09) izan ziren onenak.
Jarraian, hona hemen eibartarrek lortutako postuak eta egindako denbora:

11 eibartar Donostiako Maratoian
194 Iñigo Trokaola 2h54'13''
603 Eduardo Uribe 3h08'27''
702 Raul Fernandez 3h12'03''
703 Liher Prieto 3h12'04''
956 Aitor Oiarzabal 3h20'10''
1.373 Juan Luis Azkune 3h30'32''
1.719 Jon Zubia 3h38'50''
1.885 Enrike Acuña 3h44'38''
2.182 Mikel Lizarralde 3h53'52''
2.386 Ibon Muñoa 4h01'59''
2.877 Lourdes Iriarte 4h37'41''

Sei eibartar Maratoi erdian
8 Pello Osoro 1h11'08''
113 Javier Murcia 1h22'15''
205 Iosu Lahidalga 1h26'19''
207 Imanol Lahidalga1h26'33''
630 Jokin Martinez 1h40'37''
1.106 Roberto Gallego 1h53'34''

Lau eibartar 10 kilometroetan
74 Iñaki Aldai 38'40''
283 Fermin Sebastian 47'50''
636 Nerea Telleria 58'05''
637 Josu Hernando 58'05''