220 igerilarik hartu zuten parte Flysch Beltza trabesiaren zazpigarren edizioan

220 igerilarik hartu zuten parte Flysch Beltza trabesiaren zazpigarren edizioan
2021/09/24 eta kitto!
Eibar Igerixanek antolatzen duen igeriketa zeharkaldiak oraingoan ibilbide motzean egin zen bakarrik, hau da, Mutrikuko eta Debako hondartzak lotzen dituzten 3 kilometroko ibilbidean. Eguraldi onik ez bazegoen ere iragarrita, azkenean euria geratu zen eta haizea moteltzen joan zen, horrek proba baldintza onargarrian egiteko aukera eskainiz. Parte-hartzaileen artean, Madril, Aragoi, Errioxa eta Kantabriakoak ere izan genituen, Frantziatik etorritakoekin batera.

Gizonezkoetan Xabier Labaka nagusitu zen, 35 minutu eta 7 segundoko denborarekin, Jon Ulazia (35:33) eta Ander Vilariñoren (35:35) aurretik. Emakumezkoetan Naia Sarasola izan zen lehenengoa helmugaratzen, 37 minutu eta 42 segundoko denborarekin, Eibar Igerixan taldeko Miren Galdosen (42:33) aurretik, eta Joane Arzalluz (44:01) izan zen hirugarrena.