300 sarrera salgai Gironaren aurkako partidarako

300 sarrera salgai Gironaren aurkako partidarako
2022/02/14 eta kitto!
Eibarrek 300 sarrera jarri ditu salgai Abonatuen Arretarako bulegoan (Orsaixan), 15 euroren truke, datorren larunbatean Monitilivin Girona FC taldearen aurka jokatuko den partidarako. Eserlekuak estadioko bisitari-eremuari dagozkio (estali gabea), Gol Norte harmailaren ondoan dagoen bihurgunean. Sarrerak ostegunera arte erosi ahal izango dira, 13:30ean, Orsaixanen soilik. Bertaratutako guztien datu hauek eman beharko dira: izen-abizenak, NAN, helbide elektronikoa, mugikorraren zenbakia eta desplazatzeko modua.