Larunbatean hasiko dituzte igeriketa artistikoaren entrenamenduak

Larunbatean hasiko dituzte igeriketa artistikoaren entrenamenduak
2019/10/03 eta kitto!
Aurreko ikasturtean hasitako bidetik, Eibar Igerixaneko igeriketa artistikoaren taldeak bigarren denboraldiari ekingo dio larunbatean, goizeko 11:30ean hasiko diren entrenamenduekin. Dena dela, lehenengo eguna izanda, ate irekiak izango dira 11:00etatik aurrera, “zelan egiten dugun lan ikusteko, galderak egiteko, zalantzak argitzeko edo bestelako informazio eskaintzeko” igeriketa modalitate horren inguruan. Iazko esperientzia “bikaina izan zela” aprobetxatu eta bigarren denboraldi honetan “beste hainbeste gozatzeko” asmoa dute.

Bestalde, igeriketako entrenamenduak ere hasi dituzte dagoeneko Eibar Igerixanekoek, “betiko lez, indartsu eta gogotsu”. Igeriketakoak ere prest daude euren taldea gehiago handitzeko: “Interesatuek lasai asko etorri daitezke kiroldegira eta gurekin harremanetan jarri”.