9 eibartar Agiñagako mendi-lasterketan

9 eibartar Agiñagako mendi-lasterketan
2012/03/19 eta kitto!

Domekan jokatu zen Agiñako mendi lasterketan (14 km / 800mD+) 9 eibartar elkartu ziren. Talde-argazkian, goian Raul Fernandez (33. postuan / 1h14´48´´), Jose Mari Bernedo (7. postuan / 1h08´10´´), Igor Gallastegi (15. postuan / 1h10´04´´), Oscar Gisasola (48. postuan / 1h09´53´´), Juan Ramos Rodriguez (32. postuan / 1h14´46´´) eta Aitor Lameiras (45. postuan / 1h17´54´´) daude eta behean Igor Fernandez (10. postuan / 1h09´43´´) eta Edu Uribe (53. postuan / 1h19´53´´). Horrez gain, lasterketan 85. postuan (1h30´50´´) sailkatu zen Agustin Lamariano beteranoak ere jardun zuen. Lasterketari buruzko informazio eta argazki gehiago http://www.mendilasterketa.blogspot.com.es/ helbidean eskuratu daitezke. Bestalde, gogoratu Urkiko jaien barruan ospatuko den Galdaramiñoko mendi lasterketa ekainak 10ean jokatuko dela.