Abian da Eibar KE-ren Akziodunen Batzar Nagusian telematikoki bozkatzeko epea

Abian da Eibar KE-ren Akziodunen Batzar Nagusian telematikoki bozkatzeko epea
2022/11/07 eta kitto!
Gaurtik domekara arte izango dute akziodunek Internet bidez bozkatzeko aukera. Bestalde, horren ondoren, hilaren 17an egingo da 2022 Akziodunen Batzar Orokorra, aurrez aurre, Coliseo Antzokian, bigarren deialdian. Hala nahi duten akziodunek telematikoki eman dezakete botoa. Web orriko Akziodunen atalean informazio guztia dago eskuragarri, baita parte hartzeko jarraibideak biltzen dituen bideotutorial bat ere.

Gai-zerrenda honako puntuek osatzen dute:
Lehenengoa.- Lehendakari andrearen txostena, sozietatearen egoerari buruzkoa.
Bigarrena.- Administrazio-kontseilua: (i) kontseilariak izendatzea edo berrautatzea eta (ii) kontseilari-kopurua finkatzea.
Hirugarrena.- Sozietatearen urteko kontuak, emaitzaren aplikazioa eta kudeaketa soziala aztertzea eta, hala badagokio, onartzea, 2022ko ekainaren 30ean amaitutako ekitaldiari dagokionez.
Laugarrena.- 2022ko ekainaren 30ean amaitutako ekitaldiari dagokion informazio ez-finantzarioaren egoera aztertzea eta, hala badagokio, onartzea.
Bosgarrena.- Sozietatearen kontu-auditorearen izendapena.
Seigarrena.- Ahalmenak eskuordetzea.
Zazpigarrena.- Galde-eskeak.