Aitor Hernandezek denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu zuen

Aitor Hernandezek denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu zuen
2022/12/05 eta kitto!
Domekan jokatutako Urdiaingo III. Ziklo-Krosa irabazi zuen Ermua Innpulso taldeko Aitor Hernandez ermuarrak. Denboraldiko bosgarrena du. Aurreko asteburuan Bizkaiko txapela jantzi zuen Hernandezek eta bere atzetik sailkatu ziren, podiuma osatzeko, Joseph Ramirez eta Peio Goikoetxea. Ondoren egindako adierazpenetan, Aitorrek egiten diharduen denboraldiarekin oso pozik dagoela erakutsi zuen.