Albacete-Eibar partidurako 100 sarrera 15 eurotan salgai

Albacete-Eibar partidurako 100 sarrera 15 eurotan salgai
2023/04/11 10:26
eta kitto!
Barixaku honetan, hilaren 14an, Carlos Belmonte zelaian gaueko 21:00etatik aurrera jokatuko den Albacete eta Eibar foball taldeen arteko partidurako Eibar KE-k 100 sarrera jarri ditu salgai, Orsaixanen bertan. 15 eurotan salduko dira eta izendunak dira; bestalde, eskuratzeko unean bertaratuen izen-abizenak eta NANak aurkeztu behar dira. Salmenta bihar eguerdian amaituko da, 13:30etan.