Alberto Ferreirok Euskadiko squash txapela jantzi du Eibarko txapelketaren bezperetan

Alberto Ferreirok Euskadiko squash txapela jantzi du Eibarko txapelketaren bezperetan
2022/06/06 09:05
eta kitto!
Eibarko Klub Deportiboko ordezkariak Arrasateko Musakola kiroldegian jokatutako Euskadiko squash txapelketa aboslutua bereganatu zuen. Hilaren 4an eta 5ean jokatutako lehiaketa horretako maila absolutuan 35 jokalarik hartu zuten parte, tartean gure herriko hiru ordezkarik. Ferreiro bere onera itzuli dela erakutsi zuen eta, iazko uztailean izandako lesio baten ondorioz bizkarreko min etengabearekin urtebete igaro ondoren, bikain jokatuz txapela jantzi zuen. Sergio Salgado bigarren txanada pasatu zen, azkenean 11. postuan amaitzeko. Eta Jon Losadak ezin izan zuen koadro nagusiko lehen txandarik gainditu. Bestalde, emakumezkoetan Sandra Perez jokalari nafarrak jantzi zuen txapela.

Datorren asteburuan, bestalde, San Juan jaien bueltan jokatzen den Eibar Hiria Squash Txapelketaren edizio berri bat antolatu du Klub Deportiboak. Barixakuan, 17an, hasiko da eta hurrengo egunean, zapatuan, amaituko.