Alex Campos eibartarra azpitxapeldun geratu da 2. Neguko Bolak txapelketan

Alex Campos eibartarra azpitxapeldun geratu da 2. Neguko Bolak txapelketan
2023/01/24 eta kitto!
Asola Berriko ordezkaria bigarren izan zen baita zapatuan jokatutako azken jardunaldian. Sailkapen orokorra bereganatu duen Pedro Gomez ermuarrak, bestalde, azken tiraldi hori ere irabazi zuen: bost txirlo etzan zituen Ermukoak, Camposek eta Iker Arizmendiarrieta markinarrak baino bat gehiago eta laugarren sailkatu zen Antonio Ibarluzea “Lauzirika”, hiru txirlorekin. Aipagarria benetan azken bolari horrek egindakoa, sailkapen orokorrean ere hirugarren izan delako. Hori, 89 urterekin! Bera da gaur egungo bolak eskuz egiten dituena: 60 urterekin hasi zen bolak eta txirloak egiten, argindarrik erabili gabe, dena eskuz eta berak sortutako tresna batzuekin.

Jokatutako jardunaldietan batazbesteko partehartze kopurua 47 bolariena izan den azken sailkapen orokorrean Pedro Gomez nagusitu da 16 txirlorekin, Alex Campos bigarren izan da 14rekin, aipatutako Antonio Ibarluzea eta Garikoitz Caballero azpeitiarra sailkatu dira ondoren, 11rekin, eta 10ekin amaitu dute Boni Plaza eta Joseba Espilla markinarrak. Isana Gorosabel eskoriatzarra izan da lehenengoko emakumezkoa.