Alex Txikon mendizaleak Manasluren inguruan jardungo du gaur Coliseon

Alex Txikon mendizaleak Manasluren inguruan jardungo du gaur Coliseon
2023/03/02 12:05
eta kitto!
Euskal mendizalea Eibarko Klub Deportiboko mendi batzordeak antolatzen dituen Mendi Jardunaldietako lehenengo ekitaldiko protagonista izango da gaur Coliseon, 19:00etan hasiko den proiekzioarekin eta ondorengo solasaldiarekin. “Arimaren mendia” proiekzioa eskainiko du urtarrilaren 6an oxigenorik gabe Manaslura lehen neguko igoera egin zuen mendizale ezagunak. Naturarekiko esperientzia hori ikusteko aukera bikaina izango da gaurkoa, doan gainera.