Amerika Sport da foball-zaletu Ligaren lehenengo liderra

Amerika Sport da foball-zaletu Ligaren lehenengo liderra
2022/09/19 14:50
eta kitto!
Foball-zaletu Ligaren 41. edizioa abiatu zen asteburuan eta America Sport-ek lidergoan kokatu da Bali Center Sports-en aurrean lortutako 5-1eko garaipenari esker. Bestelako partiduetako emaitzetan parekotasun handiagoa izan da, lauretan gol bakarrarengatik nagusitu baitira irabazleak, hiru kasutan 2-1eko emaitzarekin eta bestean 1-0koarekin.

1. jardunaldiko emaitzak:
Akats, 0; Feredu Bar EzDok, 1 (Roberto)
America Sport, 5 (Roberto 2, Brayan, Dany, Louis); Bali Center Sports, 1 (Ander)
Bar Banaka L. Rueda, 1 (Batiqui); JMR Tankemans, 2 (Kabass, Gaizka)
Bar Txoko, 1 (Alex); Gastro Gilda, 2 (Aitor 2)
Adahi Eraieder, 1 (Casado); Garajes Garcia, 2 (Iñigo 2)

Hurrengo jardunaldia (bigarrena)
Zapatuan (irailak 24)
09:00: Akats - Garajes Garcia (goiko zelaian)
09:00: Bali Center Sports - JMR Tankemans (behekoan)
10:30: America Sport - Bar Banaka L. Rueda (behekoan)
Domekan (irailak 25)
09:00: Bar Txoko - Adahi Eraieder (goikoan)
10:30: Gastro Gilda - Feredu Bar EzDok