Ana Junyent izango da Eibar FT-ren entrenatzaile berria

Ana Junyent izango da Eibar FT-ren entrenatzaile berria
2021/07/14 eta kitto!
Iker Dorronsorok taldea laga ondoren, Ana Junyentek hartuko du Eibar FT-ren gidaritza, datorren denboraldian Iberdrola Ligan mailari eusteko helburuarekin.

Kataluniarra FC Bartzelona taldeko jokalaria izan zen bederatzi urtez eta aurretik Sabadell taldean aritu zen. Foballa laga ondoren, Reto Iberdrola Ligan jokatzen duen CE Seagull taldeko entrenatzailea izan da eta, orain, Eibarren ibiliko da denboraldi baterako kontratua sinatu ondoren.

Taldeak entrenatzeaz gain, Sacramenton eta FC Bartzelonaren kirol-hirian lan egin du, entrenatzaile taldeak eta entrenamendu saioak zuzentzen. Aurretik, eta hiru urtez, Estatu Batuetan entrenatzen aritu zen, ligako kategoria gorenean, United Futbol Academy-an. Gainera, Katalunian emakumezko zein gizonezko harrobiko zenbait talde ere zuzendu ditu.