Anaitasuna vs Hierros Servando: lidergoa jokoan izango da bihar arratsaldean Iruñean

Anaitasuna vs Hierros Servando: lidergoa jokoan izango da bihar arratsaldean Iruñean
2021/04/16 eta kitto!

Nafarrak lehenengo postuan daude, 40 punturekin, eta eibartarrak bi puntura aurkitzen dira. Beraz, neurketa irabaziz gero, 1. Nazional Mailako bere multzoko lidergoa eskuratuko lukete Fernando Fernandezen mutilek. Jakina, ez dute partidu errazik izango denboraldia amaitzeko sei jardunaldi besterik falta ez direnean. Zeozergatik dira talde biak multzoko goleatzaile nagusiak eta, Anaitasuna liderra bada ere, lehenengo itzulian eibartarrak erraz nagusitu ziren Ipurua kiroldegian.


Partidua 16:30ean jokatuko da eta Eibar eskubaloiaren Youtube orrian ikusgai izango da. Eibar Eskubaloiko emakumezkoen lehen taldeak, bestalde, lagunarteko bi partidu izango ditu bihar eta etzi , bigarren fasea prestatze bidean. Zapatukoa Bidebietan jokatuko du Grupo Mecalbek, Bera Beraren aurka, eta domekakoa Ipurua kiroldegian izango da, 10:00etan, Errotabarriren kontra. Gizonezkoen senior mailako bigarren taldeak, azkenik, Saieko izango du aurkari etzi 11:30ean.