Anboto-ri buruzko liburua aurkeztuko du gaur Imanol Marrodanek

Anboto-ri buruzko liburua aurkeztuko du gaur Imanol Marrodanek
2016/04/21 eta kitto!
Aurrera jarraitzen du hilabete honetan Eibarko Klub Deportiboko mendi taldea antolatutako egitaraua, eta gaur, hilak 21, Imanol Marrodán argazkilariak “Anboto, imagen de un mundo flotante” liburua aurkeztuko du Portaleko areto nagusian 19:00etan. Hainbat urtetan egindako lanaren fruitua da publikazioa eta proiektuak artea eta natura jartzen ditu harremanetan. Marrodan artista izateaz gain, eskalatzailea eta alpinista ere bada, eta hitzaldian Anbotori buruzko ikuspegi desberdina eta misteriotsua emango du.

Bidaia eta hurbilketa garraio gisa, artistak argiaren aztarna erabiltzen du espazioaren edo paisaiaren forman aldaketak edo naturaren egoera ezberdinak islatzen dituzten modulazioak kartografiatu eta inbentariatzeko. Azken planoan uzten du gizakiaren presentzia eta bere begirada jartzen du “figurarik gabeko” paisaian. Era honetan paisaia eta mendi hau, Anboto, berriro behatu ahal izango dugu hain ezaguna ez den alde misteriotsuan arreta jarrita.