Ander Iriartek HC Eivissan jokatuko du datorren denboraldian

Ander Iriartek HC Eivissan jokatuko du datorren denboraldian
2020/06/10 eta kitto!
Ander Iriarte eskubaloi jokalari eibartarrak Lanzaroteko San Jose Obrero taldea laga eta Zilarrezko Mailako HC Eivissan jokatuko du datorren denboraldian. Iriartek aurtengo denboraldian 130 gol sartu ditu 21 partidutan eta, horrez gain, aipagarria izan da defentsan egin duen lana. “Kalitatezko jaurtitzailea eta defentsan indartsua da”, taldearen ustez.