Ander Romarate igerilariak Joko Paralinpikoetan lehiatzen dihardu

Ander Romarate igerilariak Joko Paralinpikoetan lehiatzen dihardu
2012/09/03 eta kitto!

Egunotan Londresen jokatzen diharduten Joko Paralinpikoetan parte hartzen dihardu Ander Romarate igerilari eibartarrak. Urbat taldeko gazteak ez du lortu bular-igeriketako 100 metroko finalerako sailkatzea, 1:31.84 denborarekin bere seriekoen artean bosgarren postuan amaitu baitzuen proba. Hala ere, bihar (martitzena, irailak 4) finalerako txartela lortzeko aukera berria izango du, oraingoan bizkarreko 100 metroko proban.
Horren harira, bestalde, eibartarrarekin lotutako albisteak zein Jokoetan parte hartzen diharduten beste kirolariekin lotutakoak egunero jarraitzeko aukera eskaintzen dihardute Gazteaukera blogean. Izan ere, Olinpiar Jokoekin egindakoaren bidetik, Gazte Olimpic Team egitasmoko lau blogari gazte bertan dira, eta egunero kirolari euskaldunen inguruko informazioa, argazkiak eta bideoak tartekatzen dihardute.