Andoni Mayo hirugarren izan zen Etxarri-Aranatzen bizikletarekin

Andoni Mayo hirugarren izan zen Etxarri-Aranatzen bizikletarekin
2022/02/02 eta kitto!
Eibarko txakurkroslariak lasterketa bikaina egin zuen Nafarroako lurretan eta, sei kilometroko ibilbide teknikoaren amaieran, hirugarren postua eskuratu zuen bikejoring modalitatean, hau da, bizikletarekin egin beharreko proban. Emaitza horretarako Dexter txakurra izan zuen lagun Mayok. Etxarri-Aranatzen parte hartu zuten beste bi eibartarrak, Sonia Dominguez eta Unai Fernandezek, maila ona eskaini zuen Zeus eta Dunkan txakurrekin hurrenez hurren, eta 15. eta 16. postuetan sailkatu ziren.