Arantza Matak “Emakumezkoen Futbolaren Aitzindariak” saria jaso zuen Tolosan

Arantza Matak “Emakumezkoen Futbolaren Aitzindariak” saria jaso zuen Tolosan
2022/06/13 eta kitto!
Aurreko barixakuan Tolosan egin zen I. Gipuzkoako Futbol Sariak ekitaldian Arantza Mata eibartarrari eta beste lau kideei “Emakumezkoen Futbolaren Aitzindariak” saria eman zizkieten. Zuhaitz Gurrutxaga esatariak egin zituen aurkezle lanak eta eibartarrak foballean egindako ibilbidea laburtu zuen bere merituen errekonozimendua egiterakoan. Arantza Matak 16 denboraldi egin zituen foballean jokatzen, Urkin hasi, Oiartzunera pasatu (bertan Ohorezko Mailan jokatu zuen) eta, gurera bueltan, Eibartarrak-en eta, ondoren, SD Eibar-en erretiratzeko.

Oiartzun taldearekin Ohorezko Mailako txapela jantzi zuen 90-91 denboraldian, lehen eibartarra izanik hori lortzen zuena. Eibartarrak taldearekin, bestalde, Superkopako txapeldun izan zen, Erreginaren Kopako azpitxapeldun, Ligako azpitxapeldun (Levanteren atzetik) eta Euskadiko Kopako txapelduna. Azkenik, selekzioei dagokienez, Euskal Selekzioarekin hirutan izan zen estatu mailako Lurraldeen arteko Selekzioen arteko txapeldun; eta Gipuzkoakoarekin ere irabazi zuen Lurraldeen arteko txapelketa hori 90-91 denboraldian eta hirugarren geratu zen hurrengo urtean.