[ARGAZKIAK] Ehundik gora lagunek hartu zuten parte VIII. Asier Cuevas herri lasterketan

[ARGAZKIAK] Ehundik gora lagunek hartu zuten parte VIII. Asier Cuevas herri lasterketan
2021/11/22 eta kitto!
Zapatuan jokatu zen VIII. Asier Cuevas Herri lasterketan parte hartzeko izena eman zuten korrikalarietatik 111 helmugaratu ziren. Proba Toribio Etxebarria kalean hasi eta amaitu zen, lasterketa antolatzeko ardura duen Klub Deportiboaren parean eta gizonezkoetan lehena Julen Teran Belastegi izan zen (0:23:34). Bigarrena, berriz, Pello Berrizbeitia Apellaniz (0:24:17) eta hirugarrena Kalaka Gonzalez Gonzalez (0:24:54). Eta emakumeen artean, lehena Izaskun Aizpiri Olivan izan zen (0:31:14), bigarrena Maialen Zubizarreta Gisasola (0:31:33) eta hirugarrena Onintza Zebario Arretxe (0:31:49). Sailkapenak osorik ikusteko HEMEN SAKATU.

Jarraian dauzkazue LASTERKETAKO ARGAZKIAK (argazkilaria Maitane Campos)

[foogallery id="113964"]