ARGAZKIAK | Herriko kirol-eragileek Udalaren aitortza jaso zuten atzo

ARGAZKIAK | Herriko kirol-eragileek Udalaren aitortza jaso zuten atzo
2023/02/01 eta kitto!
Atzo arratsaldean, Portaleko areto nagusiak hartu zuen ekitaldian, herriko kirol-eragileek Udalaren aitortza jaso zuten, “Eibar Kirolaren Europar Hiria 2023” izendapena jasotzeko beraien lana eskertzeko. Eibarko hautagaitzarako prestatu zen bideoaren proiekzioarekin hasi zen ekitaldia eta, jarraian, herriko kirol-klub ezberdinetako ordezkariak banan-banan deitu zituzten eta bakoitzari tituluaren kopia bana eman zioten, nahiago duten tokian ipini ahal izateko. Izan ere, alkateak adierazi zuen moduan, “izendapena, Udalarena baino gehiago, zeuena da eta”. Kirol modalitate ezberdinetako talde eta klubek ez ezik, herrian dauden gimnasioek, ikastetxeek, kirolari laguntzen dioten enpresek eta dantza akadamiek ere jaso zuten diplomaren kopia bana. Hain zuzen ere, Nele dantza taldeko neskek koreografia ikusgarri batekin jantzi zuten ekitaldia. Ekitaldia amaitu baino lehen, alkateak modu berezian gogoratu nahi izan zuen orain dela gutxi hil den Manu Agirre, “judoa eta, orohar, arte martzialak Eibarren hedatzeko egindako lan handiarengatik”. Haren alargunari eta Kalamua judo-klubaren ardura bere gain hartu duen Hegoi Estebani lora sorta eman zieten. Eta, ekitaldiarekin amaitzeko, joandako guztiekin talde argazkia egin zen.

[foogallery id="126381"]