Arima Galduak jugger taldea 6. postuan geratu zen Santanderren jokatutako lehian

Arima Galduak jugger taldea 6. postuan geratu zen Santanderren jokatutako lehian
2023/01/23 16:40
eta kitto!
Aurreko zapatuan Santanderren jokatutako Internukleo Ligako 2. zatian gure herriko taldeak bi partidu jokatu zituen lehenengo fasean eta beste hiru bigarrenean, azkenean 6. postuan amaitzeko. Jardunaldi horretan parte hartu zuten taldeak bi konferentzietan banatu zituzten, Zaragozan eta Santanderren jokatzeko; azkenean, finalari begira, fase horretako partidu guztiak Madrilen jokatuko dira maiatzean. Bigarren zatiko jardunaldi hori bi fasetan banatu zen: lehenengoan taldeek aurkariak aukeratzen zituzten euren postuak zehazteko, eta bigarrenean sailkapen partiduak jokatu ziren.