Arima Galduak jugger taldekoek Udaberriko Kopa jokatu zuten Valladoliden

Arima Galduak jugger taldekoek Udaberriko Kopa jokatu zuten Valladoliden
2022/06/01 10:01
eta kitto!
Aurreko asteburuan, eta bero handiarekin, jokatu zen Valladoliden jugger txapelketa hori, estatuko 40 talderen parte-hartzearekin. Zapatuan jokatutako lehen fasean, talde bakoitzak lau partidu jokatu zituen. Bigarren zatian beste lau partidari egin behar izan zieten aurre hiru multzotan banatutako taldeek. Arima Galduak 37. postuan sailkatu zen amaieran. Hurrengo erronka Kantanrian jokatzekoa den Udako Txapelketan izango dute eibartarrek.