Arrate Eibar Eskubaloiak etxean jokatuko du igoera fasea

Arrate Eibar Eskubaloiak etxean jokatuko du igoera fasea
2022/05/17 10:32
eta kitto!
Maiatzaren 27an, 28an eta 29an jokatuko ditu Arrate Eibar Eskubaloiak Zilarrezko Ohorezko Mailara igotzeko kanporaketak. Gaurko zozketaren ondoren, talde eibartarra 3. taldean sartu da eta arerio gogorrak izango ditu aurrean (BM Santoña, BM Ikasa eta OAR Gracia Sabadell), baina Fernando Fernandezen mutilek zaleen berotasuna jaso ahal izango dute, igoera fasea Eibarren jokatuko delako.