Arrate Eibar Eskubaloiaren kadete eta jubenil mailako nesken taldeek asteburu betea dute

Arrate Eibar Eskubaloiaren kadete eta jubenil mailako nesken taldeek asteburu betea dute
2022/06/10 eta kitto!
Talde biek Euskadiko Koparen edizio berri bat jokatuko dute asteburu honetan. Kadete mailakoen kasuan, gainera, Ipurua izango da Euskadi Kopako egoitza, gaur hasi eta domekara arte. Gaurko neurketan eibartarrek Urdaibai Katillotxu taldeari egingo diote aurre, 18:45etik aurrera; bihar goizean, 11:45ean, San Adrian A taldearekin neurtuko dituzte indarrak; eta etzi, azkenik, goizez eta ordu berean, Usurbil izango dute aurrez-aurre. Jubenil mailako taldeak, bestalde,  Hernaniko kiroldegian jokatuko du Euskadiko Kopa. Talde horrek zapatuan eta domekan izango ditu partiduak: bihar 12:30ean etxeko Hernaniren kontra eta etzi 11:45ean San Adrian aurkari duela.