Arrate eskubaloi taldeko jokalari izandakoek bazkaria egingo dute urriaren 20an

Arrate eskubaloi taldeko jokalari izandakoek bazkaria egingo dute urriaren 20an
2018/10/02 eta kitto!
Urriaren 20an Arrate eskubaloi taldeko jokalari izandakoen bazkaria egingo dute El Casino Artista Eibarresen. Aukera aprobetxatuz, Untzagan jokatzen ziren partiduetan porteriak eta sareak jartzen ibiltzen ziren Adolfo eta bere emazteari omenaldia egingo zaie. Bazkarian parte hartu nahi duenak izena eman dezake 628 24 15 64 (Angel) telefono zenbakira deituta.