Arrate gainean amaituko da Euskal Herriko Itzulia apirilaren 9an

Arrate gainean amaituko da Euskal Herriko Itzulia apirilaren 9an
2022/01/21 eta kitto!
Apirilaren 4tik 9ra jokatuko den Euskal Herriko Itzuliak zehaztu ditu dagoeneko zein izango diren astelehenetik zapatura arteko sei etapetako hasiera eta amaiera tokiak. Hondarribian ekingo zaio Itzuliari, erlojupeko batekin. Biharamuneko etapa osoa Nafarroako lurretan ibiliko da, Leitzatik atera eta Vianako helmugan amaitu arte. Hirugarren etapak Laudio eta Amurrio lotuko ditu, Araban barrena ibilita. Laugarren etapa Gasteizen hasi eta Zamudion amaituko da, Bizkaian. Bosgarrenak Zamudio bertatik irten eta Mallabian izango du amaiera. Azkenik, zapatuko seigarren etapa Eibarren abiatu eta Arraten amaituko da, iazko azken edizioan bezalaxe.