Arrizabalaga-Gaminde garaile Astelenan Master Laboral Kutxaren barruan

Arrizabalaga-Gaminde garaile Astelenan Master Laboral Kutxaren barruan
2022/02/07 10:23
eta kitto!
Arrizabalaga-Gaminde bikoteak bere hautagaitza aurkeztu zuen Astelenan jokatutako Master Laboral Kutxako jardunaldian. Pilota mistoarekin jokatutako elite mailako partiduan, Olatz Arrizabalaga eta Enara Gamindek 22-16 irabazi zien Amaia Aldai eta Andrea Capellani Eibarko frontoian jokatutako jaialdiaren barruko partidu nagusian.

Pilota mistoarekin ere, baina gazteen mailan, Nagore eta Leire Galeanok 18-9 irabazi zien Miren Gisasola eta Olatz Insaustiri. Pilota goxuarekin jokatutako triangularretan, bestalde, helduen mailan Irati Salinas - Alejandra Byliak bikote errioxarra eta Oneka Bereau - Marie Goyetnetxe Iparraldekoa sailkatu ziren hurrengo kanporaketarako, eta maila bereko gazteen arloan Uxue Perezek eta Aiala Uriartek osatutakoak egin zuen aurrera.