Asier Cuevas bigarrena izan da 100 kilometroko Munduko Txapelketan

Asier Cuevas bigarrena izan da 100 kilometroko Munduko Txapelketan
2015/09/12 eta kitto!
Asier Cuevas (New Balance) eibartarra bigarren geratu da Winschoten-en (Holanda) jokatu den 100 kilometroko Munduko Txapelketan, proba 6 ordu, 35 minutu eta 49 segundoko denboran amaitu eta gero. Bere aurretik sailkatu den bakarra munduko eta Europako txapelduna, Jonas Buud suediarra izan da (6 ordu, 22 minutu eta 48 segundo). Eibartarrak arazo muskularrak izan ditu lasterketaren azken zatian eta, horren eraginez, Cuevasek antxitxiketan egiteari laga eta geratu behar izan da, baina azkenean lasterketarekin jarraitu eta bigarren postuan helmugaratzea lortu du.