Asteburu bikaina Eibar Eskubaloiko talde nagusientzat

Asteburu bikaina Eibar Eskubaloiko talde nagusientzat
2021/01/25 eta kitto!
Eibar Eskubaloiko talde nagusiek garaipenak eskuratu zituzten asteburuan. Gizonezkoen 1. Nazional mailan dabilen Hierros Servandok Avefor Huescaren etxean jokatu zuen atzo eta 29-38 gailendu zitzaion. Fernando Fernandezen mutilak hasieratik izan ziren nagusi eta aurreko asteburuan Iruñean jasandako porrota ahaztu ahal izan zuten. Mutilen bigarren taldeak, bestalde, 20-32 irabazi zion zapatuan Soraluze Bergara KE-ri.

Emakumezkoen 1. Territorial mailan jokatzen duen Grupo Mecalbek, bere aldetik, Arilan Elgoibar jaso zuen atzo Ipuruan eta 29-22 nagusitu zitzaien lehia handiko partiduan.