Asteburu honetan hasiko da Kirola Igandetan programazioa

Asteburu honetan hasiko da Kirola Igandetan programazioa
2022/01/13 eta kitto!
Urtarrilean hasi eta martxoaren amaierara arte iraungo duen "Kirola Igandetan" Eibarko Kirol Patronatuko programazioa asteburu honetan abiatuko da. Ipurua kiroldegiko pista berdean egingo da eta 8 urtetik 11ra arteko neska-mutilentzat dago prestatuta. Domekero, arratsaldeko 17:45etik 19:45era egingo dira ekitaldiak eta bakarrik Kiroldegiko bazkideentzat izango da. Egutegia honako domekek osatzen dute: urtarrilean, 16, 23 eta 30; otsailean, 6, 13, 20 eta 27; eta martxoan zenbaki berberetan, 6, 13, 20 eta 27an.