Asteburu ia perfektua izan du Urbat waterpolo taldeak

Asteburu ia perfektua izan du Urbat waterpolo taldeak
2022/11/29 eta kitto!
Lau partidutik hiru irabazita, Urbateko taldeek asteburu nahi ona izan dutela esan daiteke. Hori bai, gizonezkoen senior mailako talde nagusiak 10-12 galdu zuen Orbeako igerilekuan Askartza B taldearen aurka. Neurketa oso paretsua izan zen, zazpina eta hamarna izandako berdinketek erakusten dutenez, baina “oraingoan ere gainezka egin zuen taldeak azkenean eta martxa aldatu beharra dago sailkapenaren goialdean egin nahi badugu”, diote teknikariek. Emakumezkoen senior taldeak 7-10 irabazi zion Gasteizen Lautadari eta, zazpi partidutik zazpiak irabazita, lidergoan jarraitzen du. Domeka arratsaldean, bestalde, kadete mailako taldeak ezusteko handia eman zuen Waterpolo Navarra indartsuari 6-5 irabaziz: “Pello Bergaretxe atezainaren lan bikaina azpimarratu behar da, bi penaltu gelditu baitzituen”. Azkenik, eskolako kimuek ere ondo baino hobeto jardun zuten Urgara Txingudiren aurkako partiduan, 6-0 irabazteko.