Asteburuan erabakiko da zein taldek jokatuko dituzten foball-zaletuko Kopako finalerdiak

Asteburuan erabakiko da zein taldek jokatuko dituzten foball-zaletuko Kopako finalerdiak
2023/05/23 eta kitto!
Foball-zaletuko denboraldi honetako Kopa torneoari ligaxka itxura eman diote lehen fasean eta datorren asteburuan amaituko da bera, azken jardunaldiarekin. Finalerdietarako gurutzebideak hor erabakiko da eta zalantza bakarra dago, lehen multzoari dagokiona. Multzo horretako sailkapenean Adahi Eraieder dago lider, 10 punturekin, eta Garajes Garcia jarraitzen dio, bederatzirekin, eta zazpi ditu JMR Tankemansek. Domekan jokatuko den JMR-Adahi partiduak izango du esatekorik azken sailkapenean. Beste multzoan, bigarrenean, Feredu Bar EzDok, 14 punturekin, eta Bar Txoko liga irabazleak, 12rekin, dagoeneko finalerdietan izateko txartela eskuratu dute.