Asteburuan hasiko da foball-zaletuen denboraldia

Asteburuan hasiko da foball-zaletuen denboraldia
2019/09/13 08:05
eta kitto!
2019-20 denboraldian Eibarko foball-zaletuaren 39. edizioa izango da jokoan, asteburu honetan hasita. Aurreko astelehenean aurkeztu zuten KirolBet torneoko babesleak Isasi kalean dituen bulegoetan denboraldi berria, iaz moduan 13 talderekin jokatuko den torneoa. Bihar, zapatua, lehenengo jardunaldiko lau partidu jokatuko dira Unben: 09:00etan, Slow XOK - Los Paisanos L. Rueda eta Garajes Garcia - La Jara R. Hiru; 10:30ean, Chic - Azkena Adahi; eta 12:00etan, Durango - Bar Areto. Domekan, bestalde, beste bi partiduak jokatuko dira: 09:00etan, Feredu Bar Buenos Aires - Bar Txoko; eta 10:30ean, Ipur Sagardotegia - JMR Erreformak.