Astelehenean hasiko dira helduentzako kirol-ikastaroak

Astelehenean hasiko dira helduentzako kirol-ikastaroak
2020/09/11 eta kitto!
Eibarko Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, datorren astelehenean (irailaren 14an) hasiko dira helduentzako ikastaroak Ipuruako eta Orbeako kiroldegietan, Ipuruako igerilekuan ematen diren ikastaroak izan ezik, arrazoi teknikoengatik. Bertan ematen diren ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira, haurrei eta nagusiei zuzendutako gainerako ikastaroak bezala.