Astelena frontoiak hiru partiduko jaialdia hartuko du gaur arratsaldean

Astelena frontoiak hiru partiduko jaialdia hartuko du gaur arratsaldean
2022/03/04 eta kitto!
Gipuzkoako eskuz binakako txapelketako Errendimendu mailako hiru pilota partidu jokatuko dira gaurkoan gure herriko Katedralean. 19:00etan hasiko den jaialdian, alebin mailako Aratz Amillategi eta Liher Gil izango dira Eibarko Klub Deportiboko lehenengo ordezkariak, Arrasateko Madinabeitiak eta Hurtadok osatutako bikoteari aurre eginez. Eibartarrak lehenengo postuan daude euren multzoan eta hurrengo faserako txartela ziurtatua dute dagoeneko.

Jarraian infantiletako 3. mailako norgehigokan, Aleix del Rey eta Patxi Basaras eibartarrek Ataungo Lopezek eta Dorronsorok osatutako bikotearen aurka jokatuko dute. Gure ordezkariek irabazten badute, multzo bereko beste partiduetako emaitzen zain geratuko dira hurrengo faserako pasea lortu duten ikusteko.

Jaialdiko azken partiduan, bestalde, Udaberri eskuz binakako txapelketaren barruan, kadete mailako partidua izango da; hor Gisasola-Araolaza Eibarko bikoteak Elgoibarko Etxanizek eta Basurtok osatutakoa izango du aurrez aurre.