Astelena frontoiak pilotari afizionatuen jaialdia hartuko du bihar arratsaldean

Astelena frontoiak pilotari afizionatuen jaialdia hartuko du bihar arratsaldean
2022/05/19 eta kitto!
Lau partiduk osatuko dute arratsaldeko 18:00etan hasiko den jaialdi hori. Eibarko Pilota Eskolako lagunartekoak izango dira bi lehenak: Markel Urain eta Markel Segurola Urko Iso eta Enaitz Arriolaren aurkakoa hasteko, eta Kepa Telleria eta Julen Uranga Beñat Oñederra eta Ekain Olaetxearen kontrakoa jarraian. Ondoren, 19:15etik aurrera, erendimendu mailako Udaberri Txapelketako Gipuzkoako eskuz binakakoa jokatuko dira: hasteko, alebin mailan, Aratz Amillategi eta Liher Gilek Anoetako Kuku pilota klubeko ordezkariak izango dituzte aurrez aurre; eta jarraian, infantiletan, Varona-Urkiaga Eibarko bikoteak eta Larramendi-Zabala Azpeitiakoak neurtuko dituzte indarrak.

Bestalde, federatutako pilotariei dagokienez, aurreko asteburuan Klub Deportiboko hiruk aurrera egin zuten Gipuzkoako lau eta erdiaren txapelketan eta hirurak pasatu ziren final-zortzirenetara: Iker Narbaiza eta Mikel Azkargorta senior mailan eta Haitzart Iraolagoitia jubeniletan, bakoitza bere multzoan bigarren sailkatu ondoren.