Astelenak giro berezia biziko du zapatuan Debarroko pilota eskoletako jardunaldian

Astelenak giro berezia biziko du zapatuan Debarroko pilota eskoletako jardunaldian
2023/03/15 eta kitto!
Zapatu arratsaldez Eskolarteko Txapelketako bigarren faseko azken jardunaldia hartuko du Pilotaren Katedralak 16:30etik aurrera, bertan inguruko herrietako haur eta familia asko bilduko dituena. Debarroko pilota eskoletako benjaminak izango dira protagonista (Eibarkoekin batera, Soraluze, Bergara, Arrasate eta Oñatikoak) eta frontisean eta errebotean lehiatuko dute: “Aurtengo formatoa berria da, oso dinamikoa, zortzi tantora jokatzekoa, bakarka eta binaka, herri guztien artean”.

Aurretik, barixakuan, 20:00etan hasiko den pilota jaialdian, Klub Deportiboko ordezkarien arteko lehia izango da senior mailako Udaberri txapelketako finala euren artean jokoan izanda. Txapelketa bikaina egin duten Narvaiza-Agirresarobe (gerriko gorriarekin) eta Azkargorta-Conde (urdinarekin) bikoteen arteko norgehiagokak erabakiko du zeinek jokatuko duen Gipuzkoako lehiaketa horren finala. Badira beste eibartar batzuk ere aurrera egin dutenak txapelketa horretan: horrela, jubeniletan, Iraolagoitiak (Ibarra ordezkatuz) eta Caramanzanak, Lasarteko bikoteari 22-12 irabazita, Azkoitikoaren aurka jokatuko dute datorren astean Udaberri Gipuzkoa Mendebaldeko txapelketako finalerdiko partidua.